Jangelako zaintzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Baztan Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 16a, 12:30

Argazkian Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoko jantokia

Baztan Ikastolak jangelako zaintzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du, eta bete beharreko baldintzak euskarazko ahozko maila ona izatea eta elikagai eta alergenoak manipulatzeko karneta edukitzea dira. Dokumentuak goiko ikastolako idazkaritzan aurkezten ahalko dira irailaren 19tik 22ra, biak barne, 09:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun