Komiki eta nobela grafikoen irakurle taldea aurkeztuko du Baztango Liburutegi Publikoak urriaren 17an

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 16a, 15:00

Adur Larrea komikigileak gidatuko du taldea eta hilabetean behin bilduko dira

Baztango Liburutegi Publikoak komiki eta nobela grafikoak gustuko dutenendako irakurle taldea sortu nahi du, eta urriaren 17an eginen dute ekimenaren aurkezpen saioa. Astelehenean 19:00etan liburutegian bilduko dira egitasmoa zertan datzan azaltzeko. Hortik aitzinera, taldea hilabetean behin bilduko da maiatza arte Adur Larrea komikigilearen gidaritzapean, irakurtzen diren komiki eta nobelak aztertzeko eta komentatzeko.

Taldean parte-hartzea debalde izanen da eta interesa dutenek 948 581 204 telefono zenbakira deitu edo biblibaz@navarra.es helbidera idatzu beharko dute izena emateko. Antolatzaileek adierazi dutenez, «printzipioz helduei zuzendutako jarduera da, baina izen-emateen arabera haur eta gazteek ere interesa dutela ikusten bada, bertze aukera batzuk aztertuko lirateke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun