Uda giroa

Txokotoko bestak ospatuko dituzte irailaren 16tik 18ra

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 14a, 10:00
Irudia: valledebaztan.com

Hainbat ekitaldi izanen dira auzoan ortzirale, larunbat eta igandean

Elizondoko Txokoto auzoak bestak ospatuko ditu asteburu honetan eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte:

  • Irailak 16, ortziralea: 19:00etan txupinazoa, ondotik kalejira konpartsarekin. Antxitonean paxaka partidak (Iparralde vs Hegoalde): 19:00etan lehen finalerdia, 19:45ean bigarren finalerdia eta 20:30ean finala. 20:00etan baztan zopak. 21:00etan mutil dantzak. 23:00etan kontzertuak: Goroldio, Aho zakil konexion eta DJ the very big nose.
  • Irailak 17, larunbata: 11:00etan kalejira konpartsarekin. 14:00etan zikiroa eta ondotik poteoa elkarteetan txarangarekin. 20:00etan DJ Tirri&Tery eta 00:00etan DJ Piek.
  • Irailak 18, igandea: 11:00etatik 14:00etara puzgarriak haurrendako. 12:30ean Mucalinda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun