Laxoa Elkarteak 2022ko laxoaren egunak antolatu ditu Baztanen, eta hiru egunez kirol honetaz gozatzeko aukera izanen da Iruritan, Elizondon eta Arraiozen. Horretarako, hainbat partida antolatu dituzte:
- Irailak 15, ortzeguna, Iruritan: Eskuz paxakako partida izanen da eskola zaharreko trinketean 19:00etan: Behar Zana (Villabona) vs Laxoa Elkartea.
- Irailak 16, ortziralea, Elizondon: Iparralde vs Hegoalderen paxakako partidak izanen dira Antxitonea trinketean: 19:00etan lehen finalerdia, 19:45ean bigarrena eta 20:30ean finala.
- Irailak 17, larunbata, Arraiozen: Laxoa plazan 10:00etan bote luzea partidua Iparralde vs Hegoalde. 12:00etan laxoa motza partida Iparralde vs Hegoalde. 15:30ean paxaka partida eta 17:00etan arraioztarren arteko laxoa partida. Ondotik, Mikel Organbide Laxoa Elkarteko kide zen arraioztarrari omenaldia. 21:00etan afaria izanen da. Gainera, goizean Repi eskularru egilearen eskutik tailer-erakustaldia izanen da, baita pintxoak ere Zubiondo ostatuaren eskutik.