Nafar Lansareko hiru ikastaro zertifikatu emanen ditu aurten Elizondoko Lanbide Eskolak

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 13a

freepik.com

Matrikulatzeko epea zabalik dago eta urriaren 3an hasiko dira ikastaroak

Elizondoko Lanbide Eskolak hiru ikastaro zertifikatu emanen ditu aurtengo ikasturtean Nafar Lansarearen bitartez, herritarrak hainbat lanbidetan trebatzeko:

  • Datuak eta dokumentuak erregistratu eta tratatzeko eragiketak: 150 orduko ikastaro presentziala, 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriarekin. Datuak nola grabatu, transkribatu, erreproduzitu eta artxibatu irakatsiko dute, baita administrazio eta kudeaketa lanetan beharreko informazioa. Urriaren 3tik abenduaren 15era 16:00etatik 20:15era emanen dute. Izena emateko edo informazio gehiagorako egin klik hemen.
  • Gizarte erakundeetan menpekotasuna duten pertsonentzako osasun laguntza: 100 orduko ikastaro presentziala, 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriarekin. Elbarri fisiko, psikiko eta sentsorialen zaintza, erakundeetan menpekotasuna duten pertsonen zaintza eta geriatria zaintza osagarria. Urriaren 3tik azaroaren 15era 16:00etatik 21:15era izanen da ikastaroa. Izena emateko edo informazio gehiagorako egin klik hemen.

    Adquirir conocimientos relacionados con las siguientes ocupaciones o puestos de trabajo: Cuidador/a de minusválidos físicos, psíquicos y sensoriales. Cuidador/a de personas dependientes en instituciones. Gerocultor/a.

    Adquirir conocimientos relacionados con las siguientes ocupaciones o puestos de trabajo: Cuidador/a de minusválidos físicos, psíquicos y sensoriales. Cuidador/a de personas dependientes en instituciones. Gerocultor/a.

  • Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa: 260 orduko ikastaro presentziala, 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriarekin. Zenbaki bidezko kontrola duten makinen programazioa, metalak lantzeko tresnen prestaketa, hainbat makinen funtzio osagarriak; fresatzeko makina, makina zuzentzailea, zulatzeko makina… Tornu, fresaketa eta mandrinaketa lanak eta CNC makineriaren programazioa. Urriaren 3tik 2023ko otsailaren 15era 16:00etatik 20:15era emanen dute. Izena emateko edo informazio gehiagorako egin klik hemen.

Adquirir conocimientos relacionados con las siguientes ocupaciones o puestos de trabajo: Cuidador/a de minusválidos físicos, psíquicos y sensoriales. Cuidador/a de personas dependientes en instituciones. Gerocultor/a

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun