Ortziralean, irailaren 30ean, baztan zopak izanen dira 21:00etan. Zikiroa, berriz, igandean, urriaren 2an, 14:00etan eginen dute. Irailaren 23ra arte izanen da txartelak erosteko aukera, biak 30 eurotan. Egun hortatik aitzinera 35 eurotan salduko dituzte. Larunbatean 21:00etan herri afaria eginen dute eta ordurako ere txartela aitzinetik erostea beharrezkoa izanen da.
Txartelak eskuratzeko aski izanen da edozein aniztarrekin harremanetan jartzea.