Vitagrama proiektuaren aurkezpena eta Basaburuaren Eguna eginen dituzte Anizen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 8a, 14:00

2019an Zigan ospatu zen Basaburuaren Eguna.

Mendi itzulia, mus txapelketa, herri kirolak, bazkaria eta dantzaldia izanen dituzte herrian larunbatean

Testua: Maitane Maritorena

Bihar, irailaren 9an, ondare immateriala bildu eta babestea helburu duen Labrit multimediako kide den Gaizka Aranguren etorriko zaigu Vitagrama, memoria bizia proiektuaren kontu solastatzerat. Familiakideen memoria betiko atxikitzeko Labrit Multimediak sortu duen tresna digitalaren berri emanen digu. 19:00etan izanen da solasaldia Anizko Mendiarte elkartean.

Basaburuaren Eguna larunbatean

Biharamunean, 08:00etan izanen den mendi itzuliarekin hasiko dugu eguna. Ondotik, 11:00etan mus txapelketa izanen da frontoian, eta 12:00etan haurren herri kirolak Plaxa-xarren. 14:30ean bazkaria eginen dugu eta bazkalondoan Hauspolariek taldearekin kantaldi-dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun