3.157 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Baztango udalak txirrindulari bati

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 6a, 14:00
Berruet benta inguruan, bizikletaren gurpila bideko zulo batean sartu eta erori egin zen txirrindulariari kalteordaina ordaindu beharko dio Baztango udalak.

Zugarramurditik hurbil dagoen Berruet Benta inguruan Bide bateko zulo batengatik erori zen 2018an

Duela lau urte, Berrouet benta inguruan, Zugarramurdi ondoan baina Baztango eremuko bide baten erdian zegoen zuloan bizikletako gurpila sartu eta erori zen txirrindulariari 3.157 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Baztango udalak, zauritutako txirrindulariak eskatzen zuenaren erdia.

Epaiak dioenez, zuloak 55 zentimetro zabal, 70 zentimetro luze eta 9 zentimetro sakon zuen eta bizikletatik erori zen txirrindularia. 40 egun behar izan zituen sendatzeko eta bi urte lehenago erositako bizikleta hautsi zitzaion. Guzti horien kalte-ordain gisara  7.186,82 euro eskatu zizkion Baztango udalari eta epaitegiak partzialki onartu du eskaria eta eskatutakoaren erdia ordaintzera zigortu du Baztango udala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun