Irailak 9, ortziralea: 19:00etan txupinazoa eta bonba japoniarrak izanen dira bestei hasmenta emateko, ondotik ttikien txopo goratzea. 19:30ean kalejira izanen da Tuku-tuku txarangarekin eta 21:00etan zopak hartuko dituzte Posadan Franxixkorekin. 00:00etan txopo goratzea eginen dute plazan eta ondotik DJ TirryErdi izanen da.
Irailak 10, larunbata: 09:00etan diana izanen da eguna hasteko eta 14:30ean zikiro jatea eginen dute frontoian. Bazkaldu ondotik, dantzaldia izanen dute. 21:00etan zinger jatea eginen dute eta 22:00etan, berriz, zozketa. 22:30ean Bizphiru Pelau erromeria taldea izanen oholtzaren gainean eta 02:00etatik aitzinera DJ Aimarrek girotuko du gaua.
Irailak 11, igandea: 09:00etan diana izanen da eta 11:30ean Baztango Dantzarien ikuskizuna izanen dute. Ondotik, dantzatzeko gogoak dutenek mutxikoak izanen dituzte. 17:00etan Txaruta elkarteak antolatutako pilota partida izanen da frontoian eta 19:00etan Txingones de La Rencle mariatxiak izanen dira oholtzaren gainean.
Irailak 12, astelehena: 14:00eran haurren bazkaria izanen da Posadan, eta 14:30ean, berriz, Betigazteen bazkaria. 16:00etan mus txapelketa eginen dute eta 16:30etik 19:30era haurrendako puzgarriak izanen dira. 18:00etan txokolatada izanen da eta 19:30ean dantzaldia Hauspolarien eskutik.
Irailak 13, asteartea: 14:00etan herri bazkaria eginen dute Karrikatxarren.
Irailak 14, asteazkena: 09:00etan diana izanen da, 11:00etan meza nagusia eta ondotik luntxa Posadan.