Antolatzaileek adierazi dutenez, «igandeko liburu mikroazoka egun aski berezia izan zen. Eguraldi ederra, giro lasaia, jendearen interesa, musika zuzenean, elkarrizketa interesgarriak… Liburuek hartu zuten protagonismoa karrikan, eta espero bezala, halako “magia” bat arnastu zen egun guzian. Liburu dendariak arras kontent zeuden parte hartu izanagatik eta jendearen erantzunagatik. Guri bihotzez eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen».