107 urterekin, Candida Jauregi Magirena da baztandarrik zaharrena. Amaiurko Salaberriko Bordan sortua (1915eko irailaren 3an), Joxe Indarekin ezkondu zenetik Arginenean bizi da. Lau seme-alaba ditu, 7 biloba eta 7 birbiloba. Duen adinerako, osasunez ongi dago Candida eta egunero kantu zaharrak kantari ibiltzen omen da. Irailaren 3an, 107 urteak ospatzeko, familiarekin bildu zen. Zorionak eta aunitz urtez!