Laxoaren egunak izanen dituzte Baztanen irailaren 15ean, 16an eta 17an

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 4a, 11:00

Hainbat partidu izanen dira Iruritan, Elizondon eta Arraiozen

Laxoa Elkarteak 2022ko laxoaren egunak antolatu ditu Baztanen, eta hiru egunez kirol honetaz gozatzeko aukera izanen da Iruritan, Elizondon eta Arraiozen. Horretarako, hainbat partida antolatu dituzte:

  • Irailak 15, ortzeguna, Iruritan: Eskuz paxakako partida izanen da eskola zaharreko trinketean 19:00etan: Behar Zana (Billabona) vs Laxoa Elkartea.
  • Irailak 16, ortziralea, Elizondon: Iparralde vs Hegoalderen paxakako partidak izanen dira Antxitonea trinketean: 19:00etan lehen finalerdia, 19:45ean bigarrena eta 20:30ean finala.
  • Irailak 17, larunbata, Arraiozen: Laxoa plazan 10:00etan bote luzea partidua Iparralde vs Hegoalde. 12:00etan laxoa motza partida Iparralde vs Hegoalde. 15:30ean paxaka partida eta 17:00etan arraioztarren arteko laxoa partida. Ondotik, Mikel Organbide Laxoa Elkarteko kide zen arraioztarrari omenaldia. 21:00etan afaria izanen da. Gainera, goizean Repi eskularru egilearen eskutik tailer-erakustaldia izanen da, baita pintxoak ere Zubiondo ostatuaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun