Erratzuko artisauek azokak eginen dituzte irailaren 4an eta 18an herriko plazan, 11:00etatik 14:30era. Bertan hainbat produktu izanen dira eskuragarri, bertzeak bertze, bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, xaboiak, egur lanak, artile lanak, eskuz egindako osagarri eta poltsak, euskal pastela…
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.