Elizondoko Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioak klaseak doan probatzeko jardunaldiak eginen ditu heldu den astean:
- Astelehena, irailak 5: jumping fitness klaseak izanen dira hainbat adineko gazteendako: 16:30etik 17:15era 7-9 urte tarterako, 17:15etik 18:30era 10-12 urte bitarterako eta 18:30etik 19:15era 13-15 urte bitarterako. 19:30etik 20:30era, berriz, pilates klasea izanen da.
- Asteartea, irailak 6: 18:00etatik 19:00etara step klasea izanen da eta 19:00etatik 20:00etara spinning.
- Asteazkena, irailak 7: 17:00etatik 18:00etara body hard klasea izanen da, 18:00etatik 19:00etara hit core eta 19:00etatik 20:00etara jumping fitness 16 urtetik goitikoendako.
- Ortziralea, irailak 9: 11:15etik 12:15era gorputz jarrera lantzeko klasea izanen da. Arratsaldean, berriz, 17:30etik 18:30era yoga klasea izanen da eta 18:45etik 19:30era mindfulness meditazioa.
Klaseen probetan izena emateko giltxaurdi@baztan.eus helbidera idatzi beharko da edo 948 452 301 telefonora deitu irailaren 2a baino lehen. Klaseak bete arte ematen ahalko da izena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!