Ordoki 4x4 trialaren X. edizioa egin zuten larunbat eta igandean Arizkunen eta jendetza bildu zen ibilgailuen ikustaldiaz gozatzeko. Bi urteko geldialdiaren ondotik, inoiz baino partaide gehiago izan zituen lehiaketak 27 ibilgailurekin. Lau kategoriatan banatuak, sari banaketa egin zuten atzo eguerdian eta hauek izan ziren irabazleak:
Ibilgailu homologatuak:
- 1. saria: Juan Manuel Ordoki 234 punturekin
- 2. saria: Manex Ordoki 764 punturekin
- 3. saria: Jon Jaurena 1.193 punturekin
Ibilgailu modifikatuak:
- 1. saria: Xabi Oñederra 185 punturekin
- 2. saria: Unai Juanena 856 punturekin
- 3. saria: Eneko Irigoien 1.036 punturekin
Ibilgailu promodifikatuak:
- 1. saria: Justo Mendikoa 242 punturekin
- 2. saria: Txankete 1.069 punturekin
- 3. saria: Eneko Santesteban 1.164
Ibilgailu prototipoak:
- 1. saria: Ruben Azkunaga
- 2. saria: Aitor Llarena
- 3. saria: Mikel Mitxelena