Azoka izanen duten asteburuan Elizondon eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 26a, 17:00

Larunbatean Elizondon bertako produktuak erosteko aukera izanen da. Igandean Erratzuko artisauak herriko plazan izanen dira

Azokak izanen dira Baztanen asteburuan bertako produktuak ikusi, dastatu eta erosi nahi dutenendako. Larunbatean, abuztuaren 27an, Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak elkarteek ohiko merkatua eginen dute Elizondoko plazan 10:00etatik 14:00etara.

Igandean, berriz, Erratzuko artisauek azoka eginen dute herriko plazan 11:00etatik 15:00etara, beti ere eguraldi txarra egiten ez badu. Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, xaboiak, egur eta artile lanak, eskuz egindako osagarri eta poltsak, euskal pastelak, eskuz serigrafiatutako arropak… denen gusturako produktuak izanen dira bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun