Ortzirale honetan 'Kijotina Haundia' ikuskizuna Arraiozko Laxoa Plazan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 25a, 18:00

'Oinak hodeietan' programaren barnean, ortzirale honetan Arraiozko Laxoa plazan Atikus Teatroren Kijotina Haundia ikuskizuna eskainiko dute 19:00etan. On Kixote Mantxakoa zaldun ezagunaren abenturak gogoratuko ditu protagonistak, Colometa txikiak. Sarrera urririk izanen da.

'Kijotina Handia' antzezlanak Cervantesen obrak denboran eta espazioan duen unibertsaltasunean du abiapuntu eta oinarri.

Antzezlan honetarako hautatu dituzten pasarteek On Kixote Mantxakoaren obra handiaren halako laburpen egoki eta erakargarri bat izan nahi dute. Tarteka Cervantesen hitzak ere bildu dituzte, eta bere horretan utzi ere, egilearen hizkera zoragarriaren erakusgarri (1). Obran ageri diren izen, leku eta gertaerak gaur egungo egoerara ekarri dituzte eta, hartara, genero identitatea eta bullying-aren moduko arazoak landu ahal izateko.

AKTORE-ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Ángel Sagüés
AKTOREAK: Itsaso Etxeberria Monreal, Garazi San Martín Boj eta Ángel Sagüés Irigoyen.
ARGIAK ETA SOINUA: Ane Sagüés.
ESZENOGRAFIA ETA ATREZZOA: Ángel Sagüés
JANTZIAK ETA DISEINUA: María Sagüés
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Ane Sagüés
MARKETINA, KOMERTZIALIZAZIOA ETA SALMENTA: ÁTIKUS
EUSKARAZKO TESTUA: Jokin Muñoz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun