Goiz eta arratsaldez eginen da azoka, 10:00etatik 19:30era, nahiz eta 14:00etan etenaldia eginen duten, parte hartzaileek Txokoton bazkaltzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, «hainbat liburu-denda eta argitaletxek hartuko dute parte; baten bat aurreratzeagatik, Maiatz, Walden eta Pamielak, bertzeen artean».
Ekitaldiak «giro literario-kulturala sortzea du helburu, egun arrunt batean topatuko ez den eskaintza bizitzeko aukera izateko hemen, Baztanen. Aspalditik burutik bueltaka genuen ideia da, uste baitugu literaturak baduela gaur egun hain erraz finkatzen diren azaleko ideietan zalantzak pizteko ahalmena. Nolabait, irakurketak pentsamenduan bertze erritmo bat sortzen du, eta erritmo hori da hausnarketarako bidea irekitzen duena. Zalantza, plazera, emozioa, kuriositatea, edukia, giro berezia… eskaini nahi dugu irailaren 4an. Heldu den igandeko plana, beraz, paseatu eta liburuetan barna saltseatu!».