Asfaltatze lanak eginen dituzte Elizondoko karriketan ortzegun eta ortziralean, eta lanak egin eta biharamuneraino ezin izanen dira autoak karriketan aparkatu.

Bihar Amaiurko Gaztelua eta Maurizio Berekoetxea karrikak asfaltatuko dituzte Aita Donostiako bidegurutzeraino, baita Aita Donostia karrika ere. Beraz, egun hauetan ezin da kotxerik aparkatu bertan.

Ortziralean, berriz, Jaime Urrutia karrikatik Merkatuko Plaza ingururainoko eremua (farmaziatik Bar Juli dagoen tokira) asfaltatuko dute, hortaz, ortzegunetik larunbatera ezin izanen da eremu horretan autorik aparkatu, eta parkinga ere ezin izanen da erabili, autoak ezin izanen baitira sartu edo atera. Gainera, Merkatuko Plazatik plaza aldera ezin izanen da Jaime Urrutia karrikan autoarekin sartu, hortaz, Burges karrikaren trafikoaren norabidea hiru egun hauetan aldatuko da, Santiago karrikatik beherantz bideratuz trafikoa larunbateraino. Mendinueta karrikan ere lanak eginen dituzte etzi, Ikastolaren goitiko eraikinetik Baztan Berrira sartzeko bidegurutzeraino, Baztan Berrirako sarbidea hetsiz.

Lanak egiten diren bitartean, Lanbide Eskolako kirol kantxan aparkaleku berria ireki dute herritarrek erabiltzeko.