Udaltzaingoko udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin du Baztango Udalak. Lanpostu bat txanda irekikoa izanen da, bertzea, berriz, igoera txandakoa. Igoera txandako lanpostua eman gabe geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaio.
Txanda irekiko lanpostura aurkezten diren izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Espainiako nazionalitatea izatea.
- 18 urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokide deklaratutako bat, edo eskuratzeko egoeran egotea.
- Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, haren homologazioa frogatzen duen agiria.
- Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak bete ahal izateko.
- Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez egotea, ezta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere. Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua.
- B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
- Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa.
- Euskaraz jakitea. Frogatuko da C1 titulua edo ziurtagiri baliokidea aurkeztuta edo ezagutza mailaren berariazko proba bat eginda.
Igoera txandako lanpostura aurkezteko, goiko baldintzez gain ondokoak ere bete beharko dira:
- Langile finkoa izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, frogatzea horietan bost urtez zerbitzuak egin izana eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.
- Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, bortz urtez baino gehiagoz aritu izana lanean.
- Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
Deialdian parte hartzeko Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu beharko da eskabidea eta azken eguna irailaren 17a izanen da. Eskabideak eta deialdiaren informazio osoa eskuragarri daude baztan.eus webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.