Ordokiko X. 4x4 triala abuztuaren 27an eta 28an eginen da

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 19a, 15:00
Argazkia: Pello San Millan

Larunbatean erakustaldia 15:00etan hasiko da, igandean, berriz, 10:00etan

Ordoki 4x4 taldeak antolatuta, 4x4 autoen trial erakustaldia eginen dute abuztuaren 27an eta 28an Arizkungo Ordoki industrialdean. Erakustaldiaren hamargarren edizioa izanen da aurtengoa eta izena eman nahi duenak 628 18 18 02 telefono zenbakira deitu beharko du, asteazkena izanik izena emateko azken eguna. Larunbateko saioa 15:00etan hasiko da eta eta igandekoa, berriz, 10:00etan. Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun