'Donejakue bidea guztiontzat' solasaldiak izanen dira Elizondon abuztuko azken astean

Ttipi-Ttapa 2022ko abuztuaren 18a

Baztango Udalak eta Nafarroako Donejakue Bideko elkarteek antolatu dituzte solasaldiak

'Donejakue bidea guztiontzat' solasaldi sorta izanen dira Baztanen abuztuaren 29tik irailaren 2ra Elizondoko Arizkunenean kultur etxean 19:00etan:

  • Abuztuak 29, astelehena: Donejakue Bidearen babes juridikoa mintzaldia Juan Cruz Allirekin
  • Abuztuak 30, asteartea: Askatasun bidea, presoen esperientzia bidean mahai-ingurua Marta Miñanarekin
  • Abuztuak 31, asteazkena: Donejakue erromesaldia eta gurtza: Sancti Jacobi liberra solasaldia Julia Pavonekin
  • Irailak 1, ortzeguna: Taila eta argia duten emakumeak mintzaldia Begoña Lopezekin
  • Irailak 2, ortziralea: Arkitektura modernoa Donejakue Bidean solasaldia Javier Torrensekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun