Uda giroa

Amaiurko bestetako bigarren txanda hasiko da bihar

Ortzirale eta larunbatean hainbat jarduera izanen dituzte amaiurtarrek, bestak giro ederrean akitzeko

Aurten, Amaiurko bestak bi txandatan ospatzea erabaki dute Amaiurren. Suziriak eta ezkila-jotzea igande arratsean eginen zituzten eta igandetik asteartera izan zen besten lehen txanda; astelehenean ardi erakusketa eta lehiaketa eta artzain zakurren txapelketa izan zituzten. Bihar berriz, besten bigarren txanda hasiko da:

Abuztuak 19, ortziralea

11:00etan mus zimizta. 12:00etan erraldoiak herrian barna. 14:00etan gazteen bazkaria. 17:30ean herritarren arteko jokoak. 19:00etan Matraka elektrotxaranga herrian barna. 21:00etan gazteen afaria elkartean.  23:00etan kontzertuak: Kamuts, Kilimak eta Kaleko Urdangak. Ondotik besta goitiko ostatuan.

Abuztuak 20, larunbata

12:00etan mus txapelketako finala. 12:30ean XIX. Boneta Jaurtiketa. 14:00etan zikiro jatea Salaberrik alaiturik. 21:00etan gaita, larrain dantza eta mutil dantzak. 00:30ean gaupasa Gabezin taldearekin (gan torri autobusa herriz herri).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun