Nekazalpunk eguna berreskuratuko du Elizondon Zapatillera elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 17:00

Urriaren 1ean ospatuko da ekimena eta bertzeak bertze artisauen azoka, bazkaria, solasaldiak eta kontzertuak izanen dira

Baztanen aspaldi egiten zen Nekazalpunk ekimen antidesarrollista eta antikapitalista berreskuratu nahi du Elbeten sortutako Zapatillera musikarien elkarteak, eta urriaren 1ean Elizondon ospatuko dela iragarri dute. Ekimen autogestionatua izanen da eta artisauen azoka, bazkari herrikoia, batukada eta txalaparta, banatzaile autogestionatuak, musikari bakarlariak, solasaldiak eta kontzertuak izanen dira herrian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irailean emanen dute ekimenaren berri eta informazio guzia kartel ofizialarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun