18. ardi lehiaketa
Goizeko hemezortzigarren ardi lehiaketari dagokionez, hauek izan ziren saridunak:
Buru gorriak:
- 6 eta 18 hilabete artekoak: Javier Mindegia, Arkaitz Gamio, Javier Mindegia eta Manex Urrutia.
- 18 eta 36 hilabete artekoak: Sagrario Urroz, Javier Mindegia, Arkaitz Mindegia eta Manex Urrutia.
- 36 hilabetetik goitikoak: Sagrario Urroz, Javier MIndegia, Arkaitz Gamio eta Manex Urrutia.
Buru beltzak:
- 6 eta 18 hilabete artekoak: Norberto Agerre, Manuel Bertiz, SC Irigoien-Rekarte eta Migel Angel Maritorena.
- 18 eta 36 hilabete artekoak: Norberto Agerre, Manuel Bertiz, M.A. Maritorena eta Begoña Etxalar eta adarje onenaren saria Blanca Bikodoren buru batek lortu zuen.
- 36 hilabetetik goitikoak: Begoña Etxalar, Norberto Agerre, M.A. Maritorena eta Manuel Bertiz. Adarje onenaren saria Norberto Agerreren ardi batek lortu zuen.
- Ardiez gain, 80 bat zaldi eta 30 behi ere aurkeztu zituzten Amaiurren.
Kortariko gasna garaile lehiaketan
Gasna lehiaketara zortzi gasna aurkeztu zituzten eta Orabideko Kortariko gasna suertatu zen garaile; bigarren saria Eñaut Oteiza elizondoarrak lortu zuen eta hirugarrena Urdazubiko Etxelekuak.
Artzain Zakur lehiaketan Miura eta Luk garaile
Arratsaldean jokatu zen Amaiurko artzain zakur lehiaketaren berrogeita seigarren edizioa, hamazazpigarren aldiz Patxi Etxeberria zenaren omenez. Azken bi edizioetan (2018an eta 2019an) garaile izan zen Heletako Juan Miura (sortzez elizondoarra) artzaina eta Luk zakurra izan ziren garaile, 484 punturekin. Baigorriko Roger Jauretxe artzaina eta Ximist zakurra bigarren izan ziren (462 puntu) eta hirugarren postuan 452 punturekin berdindu egin zuten Aresoko Antonio Alustiza artzainak eta Aske zakurrak eta Lekarozko Julen Arburua artzainak eta Ipar zakurrak, baina hauek denbora gehixeago behar izan zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!