Abuztuko bigarren Bertan Eguna abuztuaren 13an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 17:00

Joan den larunbatean egindakoaren ondotik, uda honetako bigarren Bertan Eguna antolatu du Baztango merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak abuztuaren 13rako. Merkartariek beraien salmahaiak karrikara aterako dituzte egun osoz, artisauek ere beraien ekoizpenak agertuko dituzte plazan. Argazkian ageri denez, joan den larunbateko animazioa Elizondoko konpartsaren eskutik izan bazen ere, aste honetan Tuku-tuku txarangaren esku izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun