Oraingo krisi ekologiko, klimatiko eta energetikoaren erdian aldaketa ekonomiko, sozial eta kultural handiak etorriko direla uste du Baztango Talde Ekosozialak. Horren testuinguruan bizitzeko modua aldatu beharko dela uste du eta aldaketa horiek modu baikorrean landu nahi izan zituen atzoko saioarekin.
Alta, Talde Ekosozialetik ohartarazten dute jendeen aldaketa hutsarekin ez dela aski izanen, krisi ekologiko eta energetiko honen sortzailea etengabeko hazkundean oinarritzen den sistema kapitalista baita.