Uda giroa

Oronoz-Mugairiko bestak abuztuaren 12tik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 09:00

Ortzirale arratsaldean eginen dute erradoiek itzulia Oronoz-Mugairiko bestetan.

Inoiz baino goizago abiatuko dira aurten Oronoz-Mugairiko bestak. Amabirjin eguna astelehena denez, asteburua aprobetxatu nahi izan dute eta abuztuaren 12an, ortzirale eguerdian botako dute txupinazoa eta Amabirjin egunean akituko dituzte bestak, karaoke herrikoiarekin. Larunbateko gazteen egunean, bazkariaz eta jokoez gain, Koiputre gauean kontzertuak izanen dituzte.

Abuztuak 12, ortziralea

12:00etan txupinazoa. Ondotik kalejira. 14:00etan haurren bazkaria frontoian. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak, motordun motoak, aurpegi pintaketa… Ondotik merienda. 16:30etan mus partidak Gaztelune elkartean. 18:00etan jokoak. 19:30ean erraldoien itzulia. 21:00etan baztan zopak. 00:00etan dantzaldia Gabenararekin.

 

Abuztuak 13, larunbata

14:30ean gazte bazkaria mozorratua. 17:00etan Txorongo txarangarekin itzulia. 20:00etan gazteen jokoak. 22:00etan kontzertuak, Koiputre gaua: Sodade, Zaunka, Kurkuma eta DJ Azeri.

 

Abuztuak 14, igandea

12:30ean herriko gazteen pilota partidak. 14:00etan zikiro jatea. 16:30ean mahai-ingurua Aitor akordeoilariarekin. 19:00etan aizkora erakustaldia Joxean Etxeberria eta Hodei Ezpeletarekin. 21:00etan postre lehiaketa. 23:30ean DJ Txingudi.

 

Abuztuak 15, astelehena

10:00etan meza nagusia. Ondotik erraldoien itzulia. 11:00etan herriko dantzarien erakustaldia frontoian. 12:00etan luntxa frontoian. 17:00etan palako finalak. 19:30ean Los Gavilanes mariatxiak. 22:00etan karaoke herrikoia bestei akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun