‘Bizikletan nola bidaiatu’ esperientzia trukea antolatu du Baztango Talde Ekosozialak abuztuaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 9a, 11:00
Bizikletan bidaiatzeko esperientziak partekatu nahi ditu Baztango Talde Ekosozialak.

Elizondoko Fantxikeko plazan gelditu dira asteazkenean 19:30ean

Baztango Talde Ekosozialak hitzordu berria antolatu du: ‘Bizikletan nola bidaiatu’ esperientzia trukea. Abuztuaren 10ean, asteazkenean 19:30ean izanen dute hitzordua Elizondoko Fantxikeko plazan.

Aldaketa handien garai honetan, krisi ekologiko eta energetikoaren erdian gure ohiturak aldatzea nahitaezkoa izanen dela gero eta nabarmenagoa da. Horrela bizikletan bidaiatzera animatzeko esperientzien trukea antolatu du Talde Ekosozialak: ze bizikleta erabili, nolako zirrikak, ze kanping denda, zakutoetan zer eraman, garraio publikoarekin nola tartekatu...Esperientzia horien trukea baliagarria izaten ahal da horrela bidaiatzen hasi nahi dutenendako edo horrela bidaiaturik, bertzeen esperientziak ezagutuzeko.

Baztango Talde Ekosozialak dioenez, «erregai fosilen menpekotasunetik ateratzea beharrezkoa da eta horiek egiazko beharretarako uztea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun