Idoia Sobrino Lopez da Baztango Liburutegi Publikoko liburuzain berria

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 12:00
Idoia Sobrino Lopez liburuzain berria Elizondoko liburutegian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erretiratu berri den Sonia Lopez Igartua bere amaren lekukoa hartu du

44 urtez Baztango Liburutegi Publikoan lanean aritu ondotik, Sonia Lopez Igartuak erretiroa hartu zuen pasa den uztailaren 23an. Astebete hetsia egon ondotik, aste honetan berean zabaldu dute berriz liburutegia. Hemendik aitzinera, Idoia Sobrino Lopez elizondarra izanen da Baztango Liburutegi Publikoko liburuzaina. Bitxikeria gisa aipatu, Soniak lau hamarkada baino gehiagotan izandako ardura bere alaba Idoiak hartu duela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun