Euroeskualdeko 25 gaztek boluntariotzako auzolandegi batean parte hartzen dute Otsondon frankismoaren garaiko bunkerrak berreskuratzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 16:00
Otsondoko bunkerrak berreskuratzen ari diren gazteak, Ana Ollo kontseilariarekin eta Josemi Gaston, Nafarroako Memoriaren institutuko zuzendariarekin.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariaren bisita izan dute gaur Hormigoizko mugak proiektuaren barneko jarduera garatzen den lekuan

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari Josemi Gastonekin batera, Otsondoko portuan izan da gaur goizean “Muga gotortua” gazteen boluntariotzako auzolandegia bisitatzen; bertan, Akitania Berria-Euskadi- Nafarroa Euroeskualdeko 14 eta 17 urte arteko hogeita bortz neska-mutil ari dira parte hartzen Nafarroako Pirinioetan frankismoaren garaiko bunkerrak aurkitu eta berreskuratzeko.

Gisa honetako hiru auzolandegi eginen dituzte uda honetan. Lehenbizikoa Erronkarin egin zuten uztailaren 1etik 15era eta Otsondon abuztuaren 1etik 15era egiten ari diren honen ondotik, abuztuaren 16tik 30era Beran eta Etxalarren eginen dute 18 eta 24 urte arteko gazteek.

Aitzinetik, eskualdean 2019ko udan bi txandan egin zituzten Erratzun, 2020an Berako Gartzinen eta 2021ean Lesakako eta Urkiagako gaineko bunkerrak garbitu, egopkitu eta katalogatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun