Erdizko meategiaren proiektua erregistratu berri du Magnak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 13:30
Erdizko proiektuaren kontra apirilean Elizondon egindako elkarretaratzea.

Baztango Udalerat igorritako eskutitzean Magnak jakinarazi du Erdizkop magnesita proiektua Nafarroako Gobernuan erregistratu berri duela, uztailaren 29an hain zuzen. Proiektua erregistratzearekin bat egitasmoa Foru Intereseko Inbertsioa izendatzeko eskaria egin du, baita egitasmoa Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala onartzeko ere.

Erdiz Baztango herri-bazkalekurik handiena da, baserritar aunitzek erabiltzen dutena beraien aziendak alhatzeko. Modu berean, inguruak duen balio ekologikoarengatik, Aldude Mendi izeneko Kontserbazio Bereziko Eremuan dago, Europako Natura 2000 Sarearen barnean.

Halaber, aipagarria da Baztango Batzar Nagusiak eta Udalak Erdizko proiektua Udalez Gaindiko Eragina duen Plan gisa ez tramitatzeko behin eta berriz hartutako akordioak, baita gaia demokratikoki erabakitzeko herri-galdeketaren alde egin duten apostua ere, eta, azkeneko Batzar Nagusian proiektuari buruz EHUren Ekopol ikerketa taldeari txosten independentea eskatzeko hartutako erabakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun