Egitasmo honen helburua mugaz gaindiko ikuspegitik landa eremuari buruz ikerketa lanak egiten dituzten ikerlarien sarea sortzea da. Eta, aldi berean, Euroeskualdeko landa-eremuko lurraldean eragin positiboa duten diziplina anitzeko irtenbideak elkarlanean sortzea, despopulazioa, etxebizitza, nekazaritza, mugikortasuna, adinekoen zaintza, zahartzea, ingurumenaren babesa, digitalizazioa eta garapen ekonomiko jasangarriaren arloetan bertzeren artean. Horrela landa-inguruneko bizi-baldintzen hobekuntza eta garapen ekonomiko jasangarria bultzatzeko jarduera metodologikoak aztertuko dira.
Proiektua urte batez eginen da eta 2023ko urria aldean eginen den nazioarteko biltzarrarekin akituko da.
Egitasmo hau baliagarria izanen da Lekarozko Landa Gaien Ikerketa eta Berrikuntza Gunea edukiz eta metodologiaz hornitzeko.
Une honetarat ailegatzeko aipagarria da 2022ko aurrekontuetan Nafarroako Gobernuak emandako 50.000 euroko diru laguntza. Diru laguntza hori Euroeskualdeko deialdirat aurkeztu den proiektua egin ahal izateko aholkularitza kontratatzeko eta mintegi, saretze, eta gogoetak egin ahal izateko erabili da eta POCTEFA deialdirat aurkeztuko den proiektua lantzeko ere bai.