Arraiozen hiru pertsona zaurituak bi autoren arteko istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 1a, 21:00

Arraiozen gaur arratsaldeko lauak aldera bi ibilgailuren artean gertatu den istripuaren ondorioz hiru pertsona zauritu dira. Oronozko suhiltzaileek erreskatatu dute txapa artetik auto bateko gidaria, 59 urteko gizonezkoa, eta zaurien larritasunarengatik helikopteroan eraman dute ospitalera. Bertze bi zaurituak, bi emakume, anbulantzian eraman dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun