Baztango artisauen azoka eginen dute igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 15:00

Igandean, uztailaren 31n eginen dute azoka Erratzuko plazan 11:00etan hasi eta 15:00ak arte. 

Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, xaboiak, egur eta artile lanak, eskuz egindako osagarri eta poltsak, euskal pastelak, eskuz serigrafiatutako arropak… denen gusturako produktuak izanen dira bertan. Euria eginez gero, bertan behera geldituko da azoka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun