Santiago eguneko meza ospatu dute Belateko baselizan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 14:00
Duela sei urte inauguratu zuten Belateko baseliza, berritze lanak egin ondotik. Argazkia: Foto Zaldua

Duela sei urte berritu zuten Santiago baseliza Belaten eta orduz geroztik urtero egin duten bezala, aurten ere meza ospatu zuten, Ramon Apezetxea apaizaren eskutik. Berak aipatu digunez, XII. mendean ospatu zen lehen meza baseliza horretan eta 1870ean eraitsi zen arten eman zuten. Erran bezala, duela sei urte berritu eta ireki zuten berriz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun