Zesta-punta campusa eginen dute abuztuaren 8tik 14ra Baztanen

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 27a, 16:00
Hirugarren urtez zesta-punta campusa antolatu dute Baztanen.

Lekarozko aterpean hartuko dute ostatu eta Elizondoko eta Oronozko frontoietan ariko dira goizetan

Lekarozko aterpean 40 pilotari  bilduko dira abuztuaren 8tik 14rako astean. Aste osoan, goizez eta arratsaldez zesta-puntan trebatzen egonen dira punta-puntako pilotari profesionalak izanen dituzte monitore, errate baterako Julen del Rio, Aaron Gonzalez de Matauko, Eneko Gamarra… Euskal Herriko hainbat zesta-punta eskoletatik etorriko dira ikasleak: Hondarribia, Gasteiz, Andoain, Berriozar…, baina baita Kataluniatik eta Mexikoko Pueblatik ere.

Aurten hirugarren edizioa da eta urtero Oronoz eta Elizondoko frontoietan aritzen dira goizez. Publikoendako sarrera doan da eta asteazkenean, abuztuak 10, bereziki ate zabaleko jardunaldia antolatuko dute, nahi duen guztiarentzat zabalik. Baztango kanpaldira etortzen diren pilotari gazteek arras emaitza onak eskuratu ohi dituzte gero neguko txapelketetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun