Ezbeharra gaur arratsaldean gertatu da Ordokitik kilometro batera, NA-2600 errepidean. Argazkian ageri den bezala, bide bazterreko pareta jo ondotik ibilgailua iraulita gelditu da alde baten gainean eta, Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, lau pertsona eraman dituzte zauriekin ospitalera. Istripua artatzera mediku-erizainak, anbulantziak, Oronozko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak joan dira. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.