Elizondoko pilota jaialdian galdu egin du Unai Lasok

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 19:00

Bi aste eta erdiko geldialdiaren ondotik berragertu zen buruz buruko txapelduna eta Albisurekin batera 20-22 galdu zuen Jaka eta Mariezkurrenaren kontra.  Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Pilota jaialdi handia zuten Santiago egunez Elizondon. Unai Laso buruz buruko txapelduna berriro kantxaratu zen, uztailaren 7an Labriten min hartu ondotik, eta partida galdu zuen arren, minik gabe bukatu zuen. Lasok eta Albisuk 20-22 galdu zuten Jaka eta Mariezkurrena II.aren kontra.

Partida gogorra izan zen, ordubete baino gehiagokoa eta 530 pilotakadekin eta Elizondoko Baztan pilotalekura bildutako pilotazaleek gozatu ederra hartu zuten.

Jaialdiko lehen partidan, Agirrek eta Larunbek 22-20 irabazi zieten Bakaikoa eta Salaverri II.ari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun