Aurreskua dantzatu zioten Sonia Lopezi. Argazkia: Juan Mari Ondikol
Azken lan eguna izan zuen ortziralean, uztailaren 22an, Sonia Lopez Igartua Elizondoko liburuzainak. 44 urte eman ditu liburuzain eta hori ohoratzeko modukoa delakoan, bere alabek ezusteko despedida antolatu zioten. Hainbat herritar hurbildu ziren, baita Joseba Otondo alkatea eta Xabi Maia zinegotzia eta inguruko zenbait liburutegietako arduradunak ere. Ohorezko aurreskua dantzatu zioten Sonia Lopez Igartuari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.