Uztailaren 24an, igande eguerdian Sami Ouady Dylan haurrak eta Teresa Motos Izetak piztutako txupinazoarekin abiatu ziren Elizondoko Santiago bestak. Ouadyk marrazki lehiaketa irabazi du eta Motosek 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan urrezko domina jantzi zuen belar hoceyan eta Elizondoko herriak aitortza egin zion 30 urte beranduago.
Egun handia
Santiago eguna bezpera baino freskoago joan zen eta elizondoarrek eskertu zuten. Goizeko dianen ondotik Elizondoko Herriko Etxetik elizarako bidea egin zuten agintariek. Elizondoko abesbatzak Eslavaren Meza abestu zuen, Isabal Lacarren zuzendaritzapean, Imanol Elizasu organistaren laguntzarekin. Baztango Dantzariak ere aritu ziren. Mezatik Foruen Plazara joan ziren kalejiran eta mutil dantza ofiziala bertan dantzatu zuten. Aurten 75 urte bete dituzten bi erraldoiek ere bere dantza egin zuten, lau erraldoi berriagoekin batera, Pello Etxebestek zuzendutako Elizondoko Recreo musika bandaren laguntzarekin. Lehenago, sei erraldoietatik lauk Xabier Maritxalar gaitari lesakarrak sortutako Elizondo vals-a dantzatu zuten.
Plazan emakumeek eta gizasemeek mutil dantza ofiziala dantzatzen zuten bitartean, elizako lorategian Baztango Mutil dantzariak taldeko 20 bat gizaseme hasi ziren dantzan eta zenbait emakume sartu ziren dantzara, ‘Gora borroka feminista!” oihukatuz. Dantza akitutakoan eztabaida gogorra izan zen gizasemeek bakarrik dantzatzearen alde daudenen eta emakumeek ere parte hartzearen alde daudenen artean.
Aldiz, soka-dantzarik ez zuten dantzatu egun handian.
Arratsaldean perkusio tailerra, herri kirol txapelketa, pilota artidak eta bertso saioa izan ziren.
Hondarreko egunak
Uztailak 26 asteartea, haur eta gazteen eguna
09:30ean argi soinuak Beartzunen. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien konpartsa (zahar etxea, Santiago karrika, Opoka, Mendinueta, Benito Menni, Merkatuzelai, Legate, Xalbador, Txokoto, Santiago, Maria Azpilkueta, Lanbide Eskola). 11:00etan eta 16:00etan ludoteka Iriarte pilotalekuan: erorketa librea, amerikar pista erraldoia, atezaintza puzgarria, bi futbolin, airezko mahaiak, zurezko jokoak, ludoteka, puzgarriak, txirrista eta entzierroa bi zezenekin. 14:00etan kuadrillen bazkaria Kuarteleko zelaian. Bi euro ordaindu beharko dira materiala alokatzeko. 18:00etan poteoa Burrunba elektro-txarangarekin elkartez elkarte parketik abiatuta. 19:00etan dantzaldia plazan: Trikidantz. 20:30ean mutil dantza eta dantza herrikoiak plazan. 23:30ean kontzertuak plazan: Los Zopilotes Txirriaos eta Trikidantz.
Uztailak 27 asteazkena, adinekoen eguna
09:30ean argi soinuak. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien ibilaldia (Lanbide Eskola, Akullegi, Santiago karrika, Datuzelai, Saskaitz plaza, Berekotxea Gotzaia, Paularena, herriko plaza, Pedro Axular, Giltxaurdi, Galartza, zahar etxea). 11:00etatik 14:00etara igerilekuko sarrera librea, puzgarriekin haurrendako. 12:00etan Recreo de Elizondo bandaren emanaldia plazan. 16:30ean Elizondoko X. Mus Txapelketa Xalbador karrikan Falfarak elkarteak antolatua. 17:00etan pilota partidak Baztan pilotalekuan, Txaruta pilota eskolako finala. 18:30ean txokolatada Ahaztuen plazan. 19:00etan Iruritako dantzariak Iriarte pilotalekuan. 20:30ean mutil dantzak eta dantza herrikoiak plazan. 23:00etankontzertuak plazan: Galtzagorriak eta Baizera.
Uztailak 28 ortzeguna, herriaren eguna
09:30ean argi soinuak. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien ibilaldia (herriko etxea, Jaime Urrutia, Opoka, Erlategi, Baztan Berri, Maurizio eta Felix plaza, Abartan, Xalbador karrika, Giltxaurdi, zahar etxea). 14:00etan zikiro jatea Iriarte pilotalekuan. Txartelak salgai uztailaren 15ean 19:00etan herriko etxean. 17:30ean haurrendako ipuin kontalaria plazan: Ameli. 19:00etan dantzaldia plazan: Hauspolariek. 21:00etan mutil dantzak eta dantza herrikoiak plazan. 00:00etan Gaixoa Ni eta kalejira plazatik abiatuta. 02:00etan Dj Reimy plazan.