'Bi arnas' dokumentala proiektatuko dute Arizkunen ortziralean herriko ostatuan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 17:00

Ortzirale honetan, uztailaren 22an, Bi arnas dokumentala proiektatuko dute Arizkungo herriko ostatuan 20:00etan, Zulubi elkarteak antolatua. Proiekzioaren ondotik, solasaldia izanen da egileekin.

Sinopsia

Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun