Draveten gaixotasuna ikusarazteko munduko mendirik adierazgarrienak igotzen ari da Jose Manuel Iñarrea erratzuarra eta Atlas mendikatean (Marokon) ibili da uztailaren 17an eta 18an. Bi egunez, Toubqal (4.167 m), Ras (4.083 m) eta Timezguida (4.089 m) igo ditu. «Esperientzia arras ona» izan da, «bizimodu zaila dute hemen, gu zein ongi bizi garen konturatzeko», kontatu dio TTIPI-TTAPAri. Hurrengo erronka Kilimanjaro (5.895 m) izanen du, Tanzanian. Horrekin heldu den urteko otsailean saiatu nahi du Iñarreak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.