Elizondoko bestetako egitarauak hainbat jarduera izanen ditu aurten eta haien artean Txarutak antolatutako binakako pilota partidak izanen dira. Santiago egunean, uztailaren 25ean, Baztan pilotalekuan jokatuko dira 18:30ean. Hasteko, Agirre eta Larunbek osatutako bikotea Bakaikoa eta Salaverri II.aren aurka arituko da. Gero Laso eta Albisuren txanda izanen da, Jaka eta Mariezkurrena II.aren kontra.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Intza, Saioa eta Casino ostatuetan 30 eurotan.