Julen Urrutia eta Xabat Altzugarai baztandarrek irabazi dute Nafarroako Kadeteen Arpana Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 11a, 18:00

Kadeteen mailako arpana txapelketako parte hartzaileak.

Kadeteen mailako Nafarroako arpana txapelketa jokatu dute gaur eguerdian Iruñeko sanferminetan. Lau bikote aritu dira lehian, eta etzanda jarritako metroko enborrari hamar epai ematen bizkorrenak Julen Urrutia eta Xabat Altzugarai baztandarrak izan dira. Ia 22 segundoko aldea atera diete bigarren sailkatuei.

  1. Julen Urrutia-Xabat Altzugarai (Baztan-Menditarrak): 6.04.77
  2. Ander Aldunate-Oihan Santesteban (Antsoain): 6.26.43
  3. Oihan Biurrun-Asier Muñoz (Antsoain): 7.04.77
  4. Amaia Razkin-Joritz Arratibel (Andra Mari): 11.15.71

Urrutia eta Altzugarai arpanean.

Arpana txapelketaz gain, proba konbinatuetan erakustaldia eman dute neska-mutikoek. Argazkian Igantziko taldekidea zakuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun