Baztango Gazte Eguna ospatuko dute uztailaren 23an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 11a, 08:00

Uztailaren 23an gazte eguna ospatuko dute Baztango Gaztetxean eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte gazteek egun osorako

Jardunaldia hasteko paellada eginen dute 14:00etan. Ondotik, bingo musikatua izanen da 16:00etan eta gazte jokoak 17:00etan. 19:00etan mojitada eginen dute eta eguna borobiltzeko kontzertuak izanen dira gaztetxean 23:00etatik aitzinera Etxekalte eta Pinpilinpussies taldeen eskutik. Bazkariko txartelak salgai egonen dira Intza ostatuan uztailaren 20ra arte bortz euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun