Elizondoko bestetako kontzertuen kartela zabaldu du besta komisioak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 20:00

Elizondoko Besta Komisioa herriko bestetarako prestaketak akitzen ari da dagoeneko, eta santioetan plazan izanen diren kontzertuen berri eman dute

  • Uztailak 24, igandea: 22:30eetik aitzinera Sofokaos, Brigade Loco, Dinamita eta Tirri&Tery taldeak.
  • Uztailak 25, astelehena: 19:30ean bertso saioa; Amets Arzallus, Malen Altzuart, Aitor Mendiluze, Urko Gartzia, Aitor Almandoz eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Xabier Silveira. 23:30ean Txamukos mariatxien emanaldia eta 01:00etan Bizphiru Pelau taldea.
  • Uztailak 26, asteartea: 19:00etan Trikidantz, 23:30ean Los Zopilotes Txirriaos eta ondotik Trikidantz berriz ere.
  • Uztailak 27, asteazkena: 23:00etatik aitzinera Baizera eta Galtzagorriak.
  • Uztailak 28, ortzeguna: 19:00etan Hauspolariek, 02:00etan, berriz, DJ Reimy.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun