Artisau azokak eginen dituzte Erratzun uztailaren 24an eta Amaiurren 25ean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 10:00

Goizez eginen dira azokak, 11:00etatik 15:00etara

Erratzuko artisauek bi azoka antolatu dituzte uztaileko azken asterako. Uztailaren 24an, igandea, Erratzuko plazan izanen dira 11:00etatik 15:00etara. Jakinarazi dutenez, erosleen artean artisauen eta ekoizleen produktuz osatutako sorta bat zozketatuko dute. Hurrengo egunean, berriz, Amaiurren izanen da hitzordua, herriko plazan ordu berean.

Hainbat produktu erosteko eta ikusteko aukera izanen da azoketan; bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, xaboiak, egur eta artile lanak, eskuz egindako osagarri eta poltsak, euskal pastelak, eskuz serigrafiatutako arropak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!