Atzo ailegatu ziren Amaiurrera, eta uztailaren 15a bitartean bertan izanen dira bertan 16 eta 18 urte bitarteko gaztetxoak eta beren begiraleak. Hainbat ekintza izanen dituzte, guztiak ere euskararekin eta bertsolaritzarekin estuki lotuak. Tartean bertsolarien bisita izanen dute, eta bertso afaria eginen dute beraiekin.