Arras Baztanek Loraldia lehiaketako irabazleak erabaki ditu

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 7a, 09:00

2019an saritutako herritarrak.

Sari banaketa bihar 12:00etan Herriko Etxeko sabaian izanen da

Arras Baztanek Loraldia antolatu du bertze behin, Baztango balkoi eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Ekimenaren helburua «herritarren parte hartzearen bidez, bailarako ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea» da. «Landareek eta loreek bizitzeko herri eder eta gozagarriagoak egitea laguntzen dute».

Sei saridun izan dira aurten, denak maila berekoak:

  • Lydia Petrirena Bakero (Elizondo)
  • Maria Teresa Ibarra Elizalde (Ziga)
  • Maria Lopez Uriz  (Elizondo)
  • Joxepi Barrenetxe (Lekaroz)
  • Patricia Pellicer Perotxena Erlategi (Elizondo)
  • Mari Jose Saldias Saldias (Elizondo)

Sari banaketa bihar, uztailaren 8an, 12:00etan eginen dute Herriko Etxeko sabaian. Bertan izanen dira Xabi Maia alkateordea, Arras Baztango hiru bazkide eta Cedernako garapen agentea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun